Adinekoen egoitzetan aldi baterako egonaldiak eskatu daitezke
Urtean gehienez bi hamabostaldi eskatu ahal izango dira.

Mendekotasuna eta desgaitasuna duten pertsonentzako udan egoitzetan aldi bateko egonaldiak eskatzeko epea irekita dago. Egonaldiak hamabostaldi naturaletan egingo dira. Hilabete bakoitzeko lehen edo bigarren hamabostaldia hartu ahal izango da. Urtean gehienez bi hamabostaldi eskatu ahal izango dira.
2025 urterako udako egonaldiak ekainaren 16tik irailaren 15era luzatuko dira. Eskatzeko epeak ondorengoak dira:
- Ekaina: Maiatzaren 6ra arte.
-
Uztaila: Maiatzaren 13ra arte
-
Abuztua: Ekainaren 7ra arte.
- Iraila: Uztailaren 12ra arte.
Eskaerak udaletxeko Gizarte Zerbitzuetan egin ahal izango dira, aldez aurretik hitzordua hartuta. Hitzordua eskatzeko deitu 943 02 80 75 telefono zenbakira.