Aste Santuko prozesioak antolatzen hasiko dira asteburuan
Larunbatean, 9:00etan santuak jaitsi eta atonduko dituzte parrokian; eta 10:30ean, aingeruen jantziak jasotzeko aukera egongo da.
Segurako Aste Santuko prozesioa, artxiboko irudian. Mikel de las Heras Aste Santua gerturatzearekin batera, prozesioak antolatzen hasiak dira Seguran. Urtero bezala, aurretik egin beharreko lanetarako herritarrei laguntzera gerturatzeko deia luzatu diete. Larunbatean, 9:00etan santuak jaitsi eta atonduko dituzte parrokian; eta 10:30ean, aingeruen jantziak jasotzeko aukera egongo da.
Era berean, apirilaren 11n orain bi urte hasitako Segurako prozesioaren inguruko proiektua herritarrei aurkeztuko dietela aurreratu dute udaletik, 18:30ean izango da Botikaxaharren.













