Bareak elkarteko saltokietan erosteak 1.000 euroko saria izango du
Apirilaren 30era arte izango da martxan kanpaina hau.

Apirilaren 30era arte Apirila, erosi MILA kanpaina martxan izango da Beasainen. Bareak Merkatari Elkarteko saltokietan erosiz gero, boleto bat beteko dute bezeroek, eta boleto hau zozketa batean sartuko da. Zozketa horren saria Bareak elkarteko saltokietan gastatzeko 1.000 euroko txeke bat izango da.