Dantza taldeen topaketa antolatu du larunbaterako Axarik
Anoetako, Idiazabalgo, Lazkaoko, Legorretako eta Zaldibiako dantzariak elkartuko dira.

Axari dantza taldeak antolatuta dantza taldeen topaketa egingo dute larunbatean, 12:00etan Igarondo pilotalekuan. Axari dantza taldearekin batera, Anoetako Anitz, Legorretako Irrintzi Alai, Zaldibiako Iztueta eta Lazkaoko Oin Arin dantza taldeek parte hartuko dute topaketan. Talde bakoitzak dantza saio bana eskainiko du Igarondon.