Goierriko irakurle taldeen topaketa ekainaren 14an izango da Ormaiztegin
Joseba Sarrionaindia izango da idazle gonbidatua.

Goierriko irakurle taldeen zazpigarren topaketa izango da aurtengoa, eta Gabiriari erreleboa hartuta —iaz Gabirian egin zuten— Ormaiztegin egingo dute aurten, ekainaren 14an, larunbataz, Ormaiztegiko irakurle taldeak antolatuta.
Urtero bezala, idazle gonbidatu bat izango dute Ormaiztegin ere, eta ez nolanahikoa; Joseba Sarrionaindia izango baita bertan. Goierriko irakurleek Sarrionaindiaren Markos Gimenoren 101 letrakartel (Pamiela, 2023) eleberria izango dute idazlearekin batera aztertzeko hizketagaia. 17:00etatik 19:00etara luzatuko da tertulia, Ormaiztegiko Karramarro aretoan.