Kantatutako ipuinen saioa Santa Lutziko gaztelekuan
Itziar Saenz de Ojerrek ipuin kantatuak egingo ditu.

Ganbara guraso elkarteak eta Ezkioko Udalak antolatuta Kontu kanta kantaldia izango da bihar, 17:30ean Santa Lutzi auzoko gaztelekuan. Itziar Saenz de Ojerrek ipuin kantatuak eskainiko ditu Joxeanen musikaz lagunduta 4 urtetik gorako neska mutikoentzat, eta baita helduentzat ere.