Aztiriari buruzko 'Herri txiki, infernu handi' saioa igandean
Euskal Telebistaren lehen katean emango dute, 22:00etan hasita.
Urtarrilaren 23an Gabiriako frontoian grabatutako Euskal Telebistako lehenengo kateko Herri txiki, infernu handi saioa bihar, apirilaren 6an, 22:00etan ikusteko aukera izango da. Hainbat aztiriar elkarrizketatu dituzte saiorako.