Beñat Senar buruz burukotik kanpo
Elordi mallabiarra nagusitu zaio Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatu den final-zortzirenetako partidan (22-20).
Beñat Senar eta Aitor Elordi, pilota aukeraketa egunean. Baiko pilota Zaila zela bazekien Beñat Senar pilota ataundarrak, baina partida jokatu arte ez dago jakiterik. Eta azkenean garesti saldu du porrota Senarrek. Aitor Elordik 22-20 irabazi dio Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatu den Buruz buruko txapelketaren final-zortzirenetako partida, eta Senar txapelketatik kanpo utzi du.
Elordi aurretik joan da beti markagailuan, eta aurreneko atsedenaldira 12-4ko markagailuarekin iritsi dira. Bigarrenera, berriz, 18-8. Kanporaketan erabakita zegoela zirudienean, Senar suspertu egin da eta estutu egin du mallabiarra. Azken emaitza; 22-20.












