Erdi Arora bidaia Legazpin
Erdi Aroko Azokaren hiru egunetatik bigarrena dute gaur Legazpin. Goiz giro ederrak jendea erakarri du herriguneko kaleetara.

Erdi Aroan murgildu da bigarren urtez jarraian Legazpi. Kale Nagusiak, Nafarroa eta Plazaola kaleek eta Gernika plazak garai haiek irudikatuko dituzte udalak Xacobeo enpresarekin batera eta Lenbur Fundazioarekin eta herriko merkatarien laguntzarekin antolatu duen azoka dela eta.
Iaz bezala, bitxiak, kosmetika naturala, larrua edo zeramika erosteko daiteke, baita hestebeteak eta gozoak ere. Azokaz gain, ikuskizunak ere badaude. Batzuk ibiltariak izango dira, eta besteak Elizondo tabernaren aurreko plazan egiten ari dira. Ramaneira eta Spalladoiro musika taldeak, Pedrito Onewheell eta Gureherensugeak dira aurtengo artistak.
Atzo iluntzeko zaparradak azoka zapuztu bazuen ere, gaur goiz-eguerdiko giroak jende ugari erakarri du, eta saltzaileak ere gustura daude salmentekin.
Gaur arratsaldean eta bihar egun osoan ere Erdi Aroko azokarekin jarraituko dute Legazpin.
ARGAZKIAK: Tere Madinabeitia






























