Giro bikainean jokatu da Leharrei mendi lasterketa Gabirian
Imanol Intza eta Ainhoa Garikano nagusitu dira lasterketa luzean, eta Mikel Usandizaga eta Eider Zubeldia motzean.

Imanol Intza zumarragarrak eta Ainhoa Garikano tolosarrak irabazi dute Gabiriako Leharrei IX. Mendi Lasterketa luzea. Motzean, berriz, Mikel Usandizaga aiarra eta Eider Zubeldia amezketarra izan dira azkarrenak. Goierriko Trail Koparako laugarren proba puntuagarria izan da.
Luzean 161 korrikalarik parte hartu dute, horietatik 16 emakumezkoak. 09:30ean abiatu dira plazatik, eta 24 kilometro osatu behar izan dituzte (1.300 metroko desnibela). Murgil, Trapalata, Aizaleku, Otañu eta Learregi igo behar izan dituzte.
Motzean 115 lasterketari lehiatu dira, 31 neskak. 10:00etan abiatu dira, eta 15 kilometroko ibilbidea egin dute, hiru gain igoz: Murgil, Aizaleku eta Learregi (800 metroko desnibela).
Azken bi edizioetan bezala, lasterketa laburra abiatu orduko umeen txanda izan da. Hiru adin tartetan banatuta egin du herriguneko zirkuitua: 2019-2022 urteen artean jaiotakoak, 2016-2018 urte artekoak eta 2009-2015 urte artekoak.
BIDEOA: Gotzon Aranburua
ARGAZKIAK: Iñaki Gurrutxaga
LEHARREI SAILKAPENAK
Lasterketa luzea (24 km)
- Emakumezkoak
1. Ainhoa Garikano (Tolosa)…………. 2:30:01
2. Maider Unanue (Arama)………….. 2:31:14
3. Irati Larrañaga (Usurbil)………….. 2:36:04
- Gizonezkoak
1. Imanol Intza (Zumarraga)………… 2:04:52
2. Mikel Insausti (Beasain)…………… 2:07:58
3. Joxe Mari Errasti (Orio)…………… 2:09:15
Lasterketa motza (15 km)
- Emakumezkoak
1. Eider Zubeldia (Amezketa)……….. 1:35:53
2. Maddi Elizasu (Andoian)…………. 1:38:04
3. Intza Urrestarazu (Ordizia)………. 1:42:46
- Gizonezkoak
1. Mikel Usandizaga (Aia)……………. 1:15:02
2. Xabier Agirre (Idiazabal)………… 1:15:32
3. Mattin Odriozola (Oiartzun)…….. 1:17:34
GOIERRI KOPA SAILKAPEN OROKORRA
Trail distantzia
- Emakumezkoak
1. Maider Unanue (Arama)……………. 290 puntu
2. Lara Estebanez (Legazpi)…………… 197 puntu
3. Adirane Peñagarikano (Urretxu)…. 190 puntu
- Gizonezkoak
1. Koldo Galarreta (Beasain)………….. 248 puntu
2. Andoni Jaka (Zumarraga)………….. 208 puntu
3. Garikoitz Nuñez (Legazpi)………….. 194 puntu
Sprint distantzia
- Emakumezkoak
1. Eider Zubeldia (Amezketa)……………. 380 puntu
2. Maite Murgia (Lazkao)…………………. 312 puntu
3. Maddi Elizasu (Andoian)………………. 188 puntu
- Gizonezkoak
1. Mattin Odriozola (Oiartzun)…………. 370 puntu
2. Julen Balerdi (Idiazabal)……………… 252 puntu
3. Mattin Intxausti (Idiazabal)…………. 209 puntu





































































































































































