Goierriko muslaririk ez da sailkatu azken fasera
Azken hamasei bikoteen partidak zuzenean ikusteko aukera eman du Euskal Herriko Mus Federazioak. Albiste barruan, zuzenekoa.
Euskal Herriko Mus Txapelketa azken txanpara iristen ari dira. Goizean ligaxkak eta kanporaketak jokatu ondoren, arratsaldea aurrera doan eran hamasei bikote ari dira final-zortzirenetako partidak. Goierritik zazpi bikote zeuden sailkatuta Zigoitiako (Araba) final nagusirako, baina ez da bakar bat ere sailkatu azken fasera.
Euskal Herriko Mus Federazioa zuzenean ari da ematen azken partidak Youtubeko bere kanalean.