Alex Aranburu bosgarren Lizarrako Sari Nagusian
Xabier Isasa eguneko ihesaldian sartu da, eta Ion Izagirrek pedal kolpea baduela erakutsi du Eraulen, nahiz eta beherakoan zorterik ez izan.

Itzulirako sasoi puntua badutela erakutsi dute Lizarran Alex Aranburuk, Ion Izagirrek eta Xabier Isasak. Ezkiokoak bosgarren bukatu du Indurain Sari Nagusian, Ormaiztegikoak erasorako indarra baduela erakutsi du Eraulen –beherakoan ezbeharra izan zuen, baina minik ez– eta Isasak zortzi laguneko osatutako ihesaldiko euskal txirrindulari bakarra izan zen. Thibau Nys belgikarrak irabazi Lizarran, Ibarrako azken maldetan eraso bortitza jota. Irabazlearengatik zazpi segundora helmugaratu zen Aranburu.