Giro aparta izan da Aramako Udaberriko Azokan
Herritarren arteko elkargune polita eta tokiko produktuen aldeko apustu garbia izan da gaurko azoka Araman.

Gaur goizean egin da Udaberriko Azoka Araman, herriko plazan, 10:00etatik 14:00etara bitartean. Hainbat herritar bertaratu dira tokiko produktuak eta eskuz egindako artisautza ezagutzeko eta erosteko.
Azokan parte hartu dute hainbat ekoizle eta artisauk, besteak beste:
Amuki, Beltzaida liburuak, Haizea, Zuriñe makrame bitxiak, Kosta itsas egurrak, Kurkubi, Artzabaltza baserria, Sualma jostailuak, Eskuz lan, XOOJ poltsoak, Ehunduz, Gozatu eztia, Amaia zeramika, Artizar ilustrazioak, Mairi kosmetika naturala, Irure txiki baserria eta Jon.
Bertaratu direnek aukera izan dute bitxiak, ilustrazioak, zeramika, kosmetika naturala, poltsak, liburuak, jostailuak eta elikagaiak erosteko. Azoka herriko bizitzari kolorea eta bizitasuna emateko topagune bilakatu da gaurkoan.



























