Lazkao Txikiren omenaldi ekitaldia egin dute 32. urteurrenean
Urtero bezala, herriko kultur taldeek parte hartu dute ekitaldian. Bertsolariak, dantzariak eta musikariak bildu dira omenaldi jendetsuan.

32 urte igaro dira Joxe Migel Iztueta, Lazkao Txiki, hil zenetik, eta ordutik hona, Lazkaoko herriak urtero-urtero izan du gogoan bere irudia eta utzitako ondare kulturala. 2025eko apirilaren 6an, berriro ere batu dira herriko kultur taldeak, Lazkao Txiki gogoan izeneko omenaldi berezian.
Eguerdiko 12:30ean hasi da ekitaldia Lazkao Txiki Zelaian, eta ohi bezala, kultur arloko hainbat eragilek hartu dute parte: bertsolariak, Lazkao Txiki musika-eskolako ikasleek, Oin Arin dantza taldea eta aurten lehen aldiz, Bakuntza taldea. Musika, bertsoa eta dantza uztartu dira saioan, ikus-entzuleen gozamenerako.
Bertsolariek Lazkao Txikiri eskainitako bertso hunkigarriak abestu dituzte, haren bizitza eta ibilbide artistikoa gogora ekarriz. Adin ezberdinetako bertsolariak igo dira oholtzara, eta momentu bakoitzak emozio desberdinak sortu dituzte. Dantzarien eta musika-eskolako gaztetxoen emanaldiak ere nabarmendu dira, euskal kultura herrikoiaren indarra eta jarraipena erakutsiz.
Lazkaoko herriak, urtero bezala, argi utzi du Lazkao Txikiren izena eta ekarpena ez direla ahaztuko. Belaunaldiz belaunaldi transmititzen da bere ondarea, eta urtez urte zaindu eta ospatzen da.







































