Eskuekin Jardun sormen ikastaroen hirugarren edizioa abiatzear da
Asteartean irekiko dute izen ematea.

Eskuekin Jardun ikastaroaren hirugarren edizioa abiatzear da eta parte hartzeko izen ematea zabalik dago. Emakumeei zuzenduta dago ikastaroa eta sormenaren bidez ahalduntzea du helburu ekimenak. Zorione Mendez dinamizatzailearen laguntzarekin, astelehenero, arte diziplina desberdin bat landuko dute, norbere sormena azaleratzeko espazio seguru den honetan. Hirugarren edizio honetan belarritakoak, kontserba lata koloretsuak, oihalezko brotxeak, giltzatakoak, eta beste zenbait eskulan egingo dituzte.
Apirilaren 28tik ekainaren 16ra izango dira saioak, astelehenetan, Beasaingo Urbieta etxean, 17:45etik 19:15era.
Izena ematea apirilaren 8an irekiko da eta apirilaren 22ra arte egongo da aukera, lotura honetan. 20 emakumerentzat tokia izango da. Prezioa, 10 euro.