Mikel Montesinosen begirada naturan eta paisaietan
Beasaingo Aterpen dago ikusgai erakusketa, maiatzaren 5era arte.

Mikel Montesinosen argazkiak ikusgai daude Aterpe tabernan. La otra mirada izenburupean, natura eta paisaiak bere begiradatik jaso ditu erakusketa osatzen duten argazkietan. Montesinosentzat argazkilaritza «hilezkortasunetik gertuen dagoen eta gaztetasuna betikotzen duen zerbait da». Maiatzaren 5era arte egongo da bere lana ezagutzeko aukera.