Odola emateko eguna Beasainen
Asteartean izango da, Urbietxen, 16:30etik aurrera.

Odola emateko aukera izango da asteartean, Beasainen, Gipuzkoako Odol Emaileen elkarteak antolatuta. Elkarteak Urbietxen duen egoitzan egin ahal izango da arratsaldeko 16:30etik aurrera. Odola eman nahi dutenek hitzordua eskatu beharko dute aurrez 943 31 70 91 telefono zenbakira deituta. Ohiko odol emaileei eta berriei dei egiten zaie.