Autoetako katalizatzaileak birziklatzen dituen Metal 78 enpresak lantegia irekiko du ArcelorMittal zegoen tokian
Fabrika 2026ko urtarrilean irekiko dute eta 40 laguni emango die lana.

Metal 78 enpresak autoetako katalizatzaileak birziklatzeko lantegia irekiko du Zumarragan, ArcelorMittal enpresa zegoen tokian. Obrak udaberri honetan hasiko dira eta lantegia datorren urteko urtarrilean jarriko dute martxan. 40 lagunei lana emango die. Metal 78 enpresak autoetako katalizatzaileak birziklatzen ditu. Hiru metal preziatu berreskuratzen ditu: platinoa, paladioa eta errodioa.
Egitasmoa gaur eguerdian aurkeztu dute Arcelorren bertan. Ekitaldian Jose Ignacio Asensio Jasangarritasun diputatuak, Josu Bilbao Eusko Jaurlaritzako Ingurumeneko sailburuordeak, Mikel Serrano Zumarragako alkateak, Jose Manuel Muriel Bidasoa Metal 78 enpresako zuzendari kudeatzaileak eta Noemi Lopez Espainiako Gobernuaren Gipuzkoako ordezkariordeak parte hartu dute.