Familientzako saskigintza saioa Igartubeitin

Igartubeitik martxoan abiatu zuen Jakintzen hibridazioa egitasmoaren baitan, Saskigintza tradizionala izeneko saioa antolatu dute asteburu honetarako Ezkioko baserrian. Familiei zuzendutako saioa da eta parte hartzaileek modu tradizionalean saski bat sortzeko aukera izango dute, apirilaren 12an, larunbata, 16:00etatik aurrera. Lekuak mugatuak direnez, aldez aurretik izena ematea gomendatu dute. Posta elektroniko bidez, —igartubeiti@gipuzkoa.eus—; whatsapp-ez —618 004 131—; edo telefonoz —943 72 29 78— eman daiteke izena.