TAO zerbitzua etengo da Euskal Herriko Itzuliagatik
Apirilaren 9an egun osoz eta apirilaren 10ean goizean ez da TAO zerbitzurik izango Beasainen. Euskal Herriko Itzuliak sortuko dituen trafiko mozketen inguruko informazioa albistean.

Beasaingo Udalak iragarri du Euskal Herriko Itzulia txirrindulari proba Beasainen izango dela-eta, TAO zerbitzua etenda egongo dela apirilaren 9an egun osoz eta apirilaren 10ean goizean.
Gogoratu, aparkaleku batzuk lasterketaren logistikarako erreserbatuta egongo direla apirilaren 8tik: Bernedoenea, Gernika Pasealekua (pergolak) eta Erauskin Plaza barne.
Egun horietan, ibilgailua ahalik eta gutxien erabiltzeko gomendioa egin du Beasaingo Udalak.
Era berean, herritarren lankidetza eskatu du Udalak, ekitaldiak eragingo dituen eragozpenak gutxitzeko. Hala, garaje pribatuak erabiltzea eta joan-etorriak aldez aurretik planifikatzea gomendatu du.
Errepide mozketak
Gogoratu ere, apirilaren 9an, hirugarren etaparen amaiera Beasaingo Nafarroa etorbidean izango dela, eta 15:15ak eta 18:00ak artean herrigunean trafikoa etetea eragingo duela. Hurrengo egunean, apirilaren 10ean, laugarren etapa Beasaindik abiatuko da, 12:15ak eta 13:30ak artean zirkulazioa moztuz. Sakatu hemen Euskal Herriko Itzuliak sortuko dituen trafiko mozketa orokorren inguruko informazioa ezagutzeko.