Alex Aranburu ezkiotarra, 3. etapako garailea
Itzuliko zuzendaritzak ebatzi du Alex Aranburuk ondo osatu duela ibilbidea. Sartu albistean gaurko helmugan jasotako argazkiak eta laburpen bideoa ikusteko.

Alex Aranburu da azkenean Zarautz-Beasain etapako irabazlea. Bera helmugaratu da lehen postuan, baina sari banaketa baino minutu gutxi lehenago, megafoniaz jakinarazi dute Aranburu deskalifikatua izan dela, azken kilometroan Zaldizurretako errotonda eskuinetik hartu duelako (hala zegoen zehaztuta liburu ofizialean baina ez karrerako seinaleetan), eta bigarren sailkatu den Romain Gregoireri eman diote garaipena. Sari banaketan Gregoire igo da podiumera. Cofidis taldea kexu agertu da erabakiarekin. Azkenean, Itzuliko zuzendaritzak ebatzi du Aranburu dela garailea, liburu ofizialean aurreikusita zegoen ibilbidea osatu duelako.
Jarraian helmugako bideoa eta argazkiak:















































































