Alex Aranbururi garaipena kenduta, Romain Gregoireri eman diote Zarautz-Beasain etapa
Azkeneko errotondan eskuinetik sartu delako kendu diote etapa ezkiotarrari. Liburuxkan eskuinetik dago zehaztuta.
Alex Aranburu Liernin gora.Aimar Maiz Alex Aranburu sartu da lehen postuan Beasaingo helmugan, Euskal Herriko Itzuliko 3. etapan, Zarautz-Beasain zatian. Baina etapa kendu diote, helmugatik metro gutxira, treneko errotondan, eskuinetik sartu delako, ezkerretik beharrean. Hala, bigarren helmugaratu denak irabazi du: Romain Gregoirek. Itzuliaren liburuxkan beste era batera dago zehaztuta biribilgunea: eskuinetik hartzekoa zela, alegia.













