Goierriko lurretan sartu da Euskal Herriko Itzulia
MacNulty eta Tejada igaro dira lehenen Mandubian. Segundo gutxira pasa da bigarren taldea. Sprint berezia izango da Beasainen 16:15 aldera.

Euskal Herriko Itzulia Goierriko lurretan sartu da. Mandubiko gaina duela minutu gutxi igaro dute. Zaleek errepideetako bazterrak bete dituzte txirrindulariei ongi etorria emateko. Gaurkoa, hirugarren etapa da, Zarautzen abiatu da eta Beasainen izango du helmuga. Aurreikuspenen arabera, 17:18 inguruan iritsiko da lehen sailkatua helmugara.
Horrela igaro dira txirrindulariak Mandubiko gainetik: