Itzulia dela eta, GI-2632 itxita egongo da bihar eguerdian, Ezkio parean

Bihar, osteguna, apirilak 10, 2025eko Itzuliako 4. etapa Ezkiotik pasatuko da, besteak beste. Antolakuntzaren aurreikuspenaren arabera, 13:15 inguruan pasatuko da GI-2632 errepidetik. Ezkio Udaletik adierazi dutenez, ordutegi hori gutxi gora beherakoa da, baina lasterketa iritsi aurretik eta txirrindulari guztiak pasatu arte, errepidea itxita egongo da.