Liburuaren Nazioarteko Eguna aurreratuta ospatuko dute Ormaiztegin
Gaurko eta biharko hainbat saio antolatu dituzte liburutegian eta gizarte etxean.

Apirilaren 23an da Liburuaren Nazioarteko Eguna; aurten Pazko Asteko oporren erdian egokituko dena. Hori dela eta, Ormaiztegiko liburutegian gaur eta bihar egingo dituzte liburuaren egunarekin lotutako ekintzak, aurreratuta.
Gaur, 17:00etan Kolorez kolore ipuin kontaketa musikatua egongo da liburutegian Naita produkzioak-ek eskainita. Bihar, berriz, San Andres Herri Eskolako guraso elkartearen eskutik haur eta familia arteko ipuin kontaketa izango da 17:00etan, liburutegian.
Bestalde, Ricardo Gomez (Vigo, Galizia, 1970) ordiziarrak orain gutxi argitaratu duen Patria, la buena eleberria aurkeztuko du gizarte etxean, 18:30etik aurrera.