Kanporaketa fasean sartu dira pala eta pilota txapelketak
Gaur eta igandean jokatuko dira partidak, Gernika pasealekuko pilotalekuan.

Beasaingo pala eta esku pilota txapelketa herrikoiak zortzigarren jardunaldia du. Taldeetako fasearekin amaitu eta gero, aste honetan, kanporaketekin hasiko dira. Atzo jokatu zituzten lehenengo bi kanporaketak, eta gaur eta igandean izango dira gainontzekoak. Ohi bezala, Gernika pasealekuko pilotalekuan jokatuko dituzte partidak.
Jarraian hurrengo partidetako karteldegia:
GAUR, 17:30ETIK AURRERA
- Arkaitz Goikoetxea – Mikel Larrañaga // Mujo-Altuna
- Aitor Martin – Beñat Imaz // Ion Iturbe – Beñat Elgarresta
- Libe Mujika – Garazi Jauregi // Ane Nazabal – Leire Nazabal
- Unai Elortza – Unai Sanchez // Gorka Etxeberria – Alberto Dominguez
- Jokin Narraspe – Eneko Monreal // Gorka Mendia – Unai Murua
- Xabi Corte – Luis Garmendia // Manex Urien – Raul Cordos
ETZI, 16:30ETIK AURRERA
- Iraitz Mendizabal – Xanet Mendizabal // Julen Ruiz – Anartz Oiarzabal
- Iñaki Zabala – Beñat Verdugo // Iñaki Urdangarin – Aitor Urdangarin
- Larraitz Goikoetxea – Idoia Garmendia // Amaiur Landa – June Landa
- Xabi Urteaga – Aritz Imaz // Andoni Zubeldia – Imanol Garmendia