Pertsona bat atxilotu dute Idiazabalen haur pornografiaren kontrako operazioan
'Fever' izeneko makro operazioan 166 pertsona atxilotu dituzte guztira, 11 herrialdetan.

Guardia Zibilak bi pertsona atxilotu ditu Gipuzkoan, Europa mailan egin duten haur pornografiaren aurkako makro operazio batean.
Bi gizonezko dira Gipuzkoan Guardia Zibilak atxilotu dituenak, horietako bat adinez txikikoa, bat Idiazabalen eta bestea Zumaian. Fever izeneko makro operazioan 166 pertsona atxilotu dituzte guztira, 11 herrialdetan.
Makro operazioak datu gehiago ere utzi ditu: 774 etxebizitza erregistratu eta 6.000 gailu elektroniko baino gehiago eta abusuak gordetzen zituzten 594.000 artxibo atzeman dituzte.