Poligrafo Fest! azkeneko aldiz
Bidelapurrak, Harria, Rüdiger eta Sotomonte taldeek joko dute.

ZarraparraZ kolektiboak 10 urtez antolatu duen Poligrafo Fest! musika jaialdia bihar agurtuko da. Urretxuko Nekolalde kaleko aparkalekuan jarritako oholtzan lau talde ariko dira: Bidelapurrak, Harria, Rüdiger eta Sotomonte. Sarrerak 16 euroan eros daitezke aurrez, eta egunean bertan 20 euroan salduko dituzte.