Imanol Gartziandiak Hungariako Kopa irabazi du

Imanol Gartziandia eskubaloi jokalariak Hungariako Kopa irabazi du, Pick Szeged taldearekin. Gartziandiak eta bere taldekideek 31 eta 30 irabazi zioten Veszprem boteretsuari. Zortzigarren Kopa dute. Veszprem-ek, berriz, 31 Kopa irabazi ditu.