Urola Eskubaloi Klubeko jokalariak, Katalunian
Lloret de Mar herriko txapelketan parte hartzen ari dira
Urola Eskkubaloi Kluba Costa Brava Lloret Cup (Girona, Herrialde Katalanak) txapelketaren 14. edizioan parte hartzen ari da. Txapelketa ostegunetara bitartean jokatuko da eta 150 taldek hartuko dute parte. Espainia, Suedia, Norvegia, Frantzia, Lituania, Georgia, Aljeria eta Indiakoak, besteak beste. 2.000 jokalari baino gehiago elkartu dira, kimu mailatik hasi eta gazte mailara arte, gizonezko zein emakumezkoak. Atzo inaugurazio ekitaldi jendetsua egin zuten Lloret de Marreko atletismo pistan.
Partida guztiak streaming bidez ikusi ahal izango dira, eta zaleek zuzenean jarraitu ahal izango dituzte emaitzak, txapelketaren webgune ofizialean.