Bigarren eskuko merkatua apirilaren 27an izango da Ezkion
Parte hartu nahi dutenek apirilaren 24ra arte dute izena emateko aukera. Eskola Txikietako jairako arropa ere salgai jarriko dute.

Ezkion bigarren eskuko merkatuaren seigarren edizioa egingo dute apirilaren 27an. Urtero bezala, etxean erabiltzen ez dituzten objektu, altzari edo artikuluei bigarren erabilera bat ematea du helburu azokak. Edozein herritarrek parte har dezake eta izena eman beharra dago aurretik Ezkioko udaletxean apirilaren 24a baino lehen. Azoka Topa ostatuaren inguruan egingo da 11:00etatik 15:00era. Eskola Txikietako jairako arropa ere salgai egongo da.