Olaberriko jaietako bazkarirako txartelak salgai

Maiatzaren 2an eta 3an ospatuko dituzte aurten Olaberri auzoko jaiak Zegaman. Olaberri auzoko jai batzordeak dagoeneko osatuta dauka egitaraua. II. Mus txapelketarekin hasiko dituzte jaiak eta txupinazoa maiatzaren 3an 12:00etan izango da. Bazkarirako txartelak salgai daude Aizkorpe tabernan, apirilaren 26ra arte. Helduak 25 euro eta haurrak 15 euro.