Aralarko larreak irekitzeko festa, maiatzaren 1ean

Ohi bezala, maiatzaren 1ean Aralarko larreak irekiko dituzte abeltzainek abelburuak mendira eramateko. Larreen irekierarako festa egingo du Enirio Aralarko Mankomunitateak Larraitzen (Abaltzisketa).
Abere (behi, behor, ahari…) erakusketa, esku langintza saioak eta artile, saski edota harri lantze erakustaldiak egingo dituzte. Bertako produktuak ere izango dira salgai: ardi eta ahuntz gazta, taloa, sagardoa, orein produktuak, baserriko ogia…
Hau da egitaraua:
- 10:00etan. Artisau eta salmenta postuen irekiera.
- 11:00etan. Abarlotz Olanoren kantaldia festa gunean.
- 12:00etan. Larre irekiera ekitaldia: suziri jaurtiketa eta aziendak mendira.
- 12:30ean. Herri kirolak. Aizkoran, Jokin Urretabizkaia Basozabal eta Joxean Etxeberria; harri jasotzen, Ainitze Zumeta.
- Bertsolariak: Maialen Akizu eta Bixente Gorostidi.