Aramatik Altzagara doan bidean errepide lanak egingo dituzte
Datorren asteartean hasiko dira lanekin, eta hiru aste iraungo dute. Lerradura bat izan da, eta euste lanak egin behar dituzte.

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, datorren asteartean hasiko dira Aramatik Altzagara eta Altzagaratera doan errepidean lerradura bat konpontzeko euste lanak. GI-3871 errepidearen kanpoko ertz batean izan da lerradura, Arama parean.
Lanak behar bezala egiteko, kanpoko erreia erabat okupatuko dute langileek beheranzko noranzkoan, baita gorako noranzkoan doanaren zati bat ere, baina zabalera bat libre utziko da ibilgailu arinak igarotzeko. Lanek hiru aste inguruko epea izango dute, apirilaren 22tik maiatzaren 16ra. 08:00etatik 18:00etara izango dute eragina errepidean.
Ezarritako obra-aldian, ibilgailu arinen zirkulazioa semaforoen bidez erregulatutako den ordezko pasabide baten bidez antolatuko da, eta ibilgailu astunek, berriz, ezin izango dute errepide zati horretara sartu ezarritako itxiera ordutegian.