Erregulartasun sariak, Marta Perezi eta Goiburu gaztandegiari
Bizkaiko Dima herriko Garena Jatetxeko Julen Baz eta Peli Perez de Anuzita sukaldariak arduratuko dira Idiazabal Gazta berria ebakitzeaz.

Idiazabal Gazta berria ebaki aurretik, udaletxeko batzar aretoan, bi omenaldi egingo dituzte. Batetik, Idiazabal Jatorri Izendapenaren Kontseilu Arautzaileak ETB2ko Vascos por el Mundo programa omenduko du, «produktua mundu osoan dauden euskal herritarrei gerturatu eta sustapenean egiten duen lanagatik».
Eta bestetik, Idiazabal Gaztaren erregulartasun-kalitate sariak banatuko dizkiete Nafarroako Egozkueko Marta Perez Loperena artzainari, artzain gaztaren kategorian, eta Idiazabalgo Goiburu gaztandegiari, gaztandegien kategorian.
Ondoren, leku berean, Bizkaiko Dima herriko Garena Jatetxeko Julen Baz eta Peli Perez de Anuzita sukaldariak arduratuko dira Idiazabal Gazta berria ebakitzeaz.