‘Faisaien irla’ filmaren estreinaldia
Apirilaren 25etik aurrera ikusi ahal izango da Goierriko zinema aretoetan.

Urtarrilean Goteborg-eko Zinema Lehiaketan estreinatu eta gero, Faisaien irla apirilaren 25ean iritsiko da zinema-aretoetara. Asier Urbieta da zuzendaria, Jone Laspiur eta Sambou Diaby aktore nagusiak. Filma euskaraz da, eta gaztelerazko azpitituluak ditu. Beasainen, Legazpin eta Ordizian emango dute.