Huesca aldera irteera antolatu du Arrastaka mendi taldeak
Peña Montañesa igotzea da helburua, besteak beste. Apirilaren 28an bilera egingo dute xehetasun guztiak emateko.

Maiatzaren 1ko zubia aprobetxatuz hainbat jarduera antolatu ditu Arrastaka mendi taldeak Huescan.
Maiatzaren 1ean eta 2an mendi-zeharkaldi zirkularra egingo dute Ribagorza eskualdeko Turbon mendia igoz.
Larunbata, maiatzak 3, Croqueta de Obarra ferrata (K4) egiteko aprobetxatuko dute. Ferrata zailaren sailkapena dauka, 330 metroko desnibela du eta 1.000 metroko luzeera.
Igandean, maiatzak 4, Peña Montañesa igotzea izango da helburua. San Victoriango monasterioan hasiko dute igoera, Faixo Toro ikusgarria zeharkatu eta ikuspegi zoragarriak eskaintzen dituen gailurra gozatuko dute.
Irteera honetan parte hartzeko asmoa dutenek apirilaren 28an, astelehena, 19:00etan, Ehunmilak- Arrastakaren egoitzan egingo den bileran parte hartu beharko dute. Bertan argituko dituzte irteerako xehetasunak.
Irteera honetan parte hartzeko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea.