Iker Estensoro, aldundiko kabineteburu berria
Maria Belokiren eginkizuna bere gain hartu du, aldundiaren Plan Estrategikoan egiten duen lana indartuta.

Iker Estensoro Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatu nagusi Eider Mendozaren kabineteburu berria izango da hemendik aurrera. Lazkaotarra Mendozaren lantaldeko kidea zen aurretik ere, Sustapen Ekonomikoko zuzendari nagusi izanik, baina Maria Belokiren eginkizuna bere gain hartu du orain, aldundiaren Plan Estrategikoan egiten duen lana indartuta.