Liburutegia eta kiroldegiko kantxa itxita Pazko Astean

Idiazabalgo Udalak jakitera eman duenez, aste honetan liburutegia goizeko ordutegian bakarrik egongo da irekita 9:30etik 13:00etara, alegia. Datorren aste osoan, aldiz, itxi egingo dute udal zerbitzua. Era berean, apirilaren 22tik 25era ez da Zelaa kiroldegiko kantxa erabiltzerik izango, konponketa lanak direla eta.