Mugimendu Sozialistaren jai-egitaraua, ikusgai
Aurtengoan ere bost egunez txosna propioa izango du Mugimendu Sozialistak Lazkaon. Aurkeztu dute dagoeneko bertako egitaraua.
Harri jasotzaileen ikuskizuna txosnan bertan, iaz. Goierriko GKS Aurtengo jaietan ere, beste urte batez Mugimendu Sozialistak txosna propioa izango du skatepark-a dagoen tokian, eta dagoeneko aurkeztu dute jaietako bertako egitaraua. Ostiraletik hasita, apirilak 25, asteazkenera arte, apirilak 30, iraungo du festa-giroak bertan, eta musika eta ikuskizun eskaintza zabala izango dute: ostiralean, 23:00etan hasita, Labankada, Jipoituak, Iltze eta Dj Maixu; larunbatean, 22:00etatik aurrera, Tatta & Denso, Kaparrak eta Dj Tintz; astelehenean, kirol ikuskizuna 19:00etan; eta asteazkenean, 22:00etatik aurrera, Hazas eta Jagoba, Derrumbe, Ahantzi erromeria eta Dj Pibikens.













