Oporretako egitaraua martxan, Bele Gazten

Zegamako Bele Gazte gaztelekuan martxan dute Aste Santuko oporretarako egitaraua. Astelehenean Txuri Urdin izotz jauregian izan ziren bertako kideak. Apirilaren 23an, Olaberri auzoko jaietarako jolasak antolatuko dituzte eta apirilaren 24an, pintxoak egiteko eta ondoren dastatzeko elkartuko dira gazteak.