Ibarluzeak ezin izan du Goñiren omenezko txapelketako finala irabazi
Pilota txapelketa herrikoia Beñat Agirrek eta Jon Tapiadorrek irabazi dute
Gaur arratsaldean Xabier Goñiren omenezko pilota txapelketako finalak jokatu dira Zumarragako Beloki pilotalekuan. Promesa mailako lau t’erdiko finalean Oier Ibarluzea urretxuarrak jokatu du. Ezin izan da nagusitu: 9 eta 22 galdu du Etxeberriaren aurka. Lehenago, pilota txapelketa herrikoiko finala jokatu dute. Agirre eta Tapiadorrek, Rodriguez eta Alemani irabazi diete.
Pilotalekura joaterik izan ez dutenek, bihar (osteguna) ikusi ahal izango dituzte partidak: 12:00etan, ETB4 katean.