The Soulanders taldearen taularatzea, jaietan
Aurten kaleratu duten ITER diskoa aurkeztuko dute, apirilaren 27an, 20:15ean, herriko plazan.

The Soulanders taldea aurtengo San Prudentzio jaietan eszenaratuko da aurreneko aldiz, ITER (2025) lehen diskoa kaleratuta. Lan honek taldearen espiritu bidaiaria jasotzen du eta estilo eta emozio ezberdinen artean egindako ibilbide musikal bat proposatzen du. Letrek, besteren artean, askatasunaz, maitasunaz eta hazkunde pertsonalaz hitz egiten dute eta lau hizkuntzatan abestuta daude: euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez zein portugesez. Apirilaren 27an joko dute, 20:15ean, herriko plazan.