17.805 abere larratuko dira Enirio-Aralarko larreetan
Ostegunean da larre irekiera festa, Larraitzen (Abaltzisketa). Ardien kopurua jaitsi da, behorrena igo egin da, eta behiena mantendu da.

Maiatzaren 1ean egingo du Enirio-Aralarko Mankomunitateak larre irekiera festa Larraitzen (Abaltzisketa). Aurten 17.805 abere larratuko dituzte abeltzainek Enirio-Aralarko larreetan: 15.700 ardi, 1.085 behi eta 1.020 behor. Urtetik urtera ardien kopurua jaitsi egin da, behorrena igo, eta behiena berdin mantendu da azken urteetan.