Maiatzaren 2an, ostiralean, izango da erremonte jaialdia Igarondo pilotalekuan. Beste hamar herritan partidak jokatu eta gero, Zumarragan bukatuko da abenduaren 14an.
'Erremontari herriz herri' proiektuaren aurkezpena. Eskuinean goian, Mikel Serrano Zumarragako alkatea eta Agustin Urteaga Idiazabalgo zinegotzia, gainerako herrietako ordezkariekin eta erremonte jokalariekin.
Goierrin hasi eta bukatuko da Erremontari herriz herri proiektua. Datorren ostiralean, maiatzaren 2an, Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan izango da erremonte jaialdia, 19:00etan hasita, doan. Erremonte txapelketako parte-hartzaileek eta Oriamendiren gainerako profesionalek jokatuko dituzte partidak jaialdi horretan.
Zestoa (maiatzak 3), Derion (maiatzak 18), Bergaran (maiatzak 24), Urnietan (ekainak 1), Lasarten (ekainak 13), Lekunberrin (ekainak 20), Errenterian (ekainak 21), Hernanin (irailak 19), Altsasun (urriak 17) eta Arrigorriagan (urriak 19) partidak jokatu eta gero, Zumarragan bukatuko da Erremontari herriz herri, abenduaren 14an.
Galarretara doan sartzeko aukera
Proiektuan parte hartzen duten hamabi herri horietako biztanleek Hernaniko Galarreta pilotalekura doan sartzeko aukera izango dute Erremontari saioa zuzenean nola grabatzen den ikusteko. Horretarako nortasun agiria erakutsi behar dute leihatilan.
Idiazabaldarrak maiatzaren 5ean joan ahal izango dira Galarretara, eta zumarragarrak maiatzaren 19an.
‘Erremontari herriz herri’ hartuko duten herrietako ordezkariak. Eskuin-eskuinean, Mikel Serrano Zumarragako alkatea eta Agustin Urteaga Idiazabalgo zinegotzia.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.