Iparra-Hegoaren lantaldeari omenaldia
Euskal Herriko hamaika herritan otorduak jarri izan ditu taldeak, hainbat talderen eta mugimenduren eskariekin bat eginez. Eskerrak emateko bideo bat plazaratu dute.
Joan den apirilaren 13an Iparra-Hegoako lantaldeari omenaldi bat egin zioten Seguran, bazkari baten bueltan.
Honako mezua eta bideoa zabaldu dute Youtube kanalean.
“Iparra Hegoako lan taldeari bihotzez
Iparra Hegoaren lan taldeak Euskal Herriko hamaika talde, mugimendu eta herriri eskaini dio laguntza eta bideo honetan lan nekaezin horri egindako eskertza jasotzen da.
Xume eta goxo, lan talde honek ondo erakutsi digun bezala, Iparra Hegoaren ibilbidea ospatu eta eskerrak emateko baliatu genuen aurreko igandea.
Elkartu ginenek eta elkartzerik izan ez genuenek, denak egin genuen bat eta lan talde honek erakutsitako auzolanerako balioek iraun dezaten lanean jarraitzera animatzeko baliatu nahiko genuke aukera.
Lan talde honi oparitutako oroigarrian idatzitako mezua horixe izan baitzen: “Zuek ereindako hazia loratuko da”.
Seguran, 2025eko apirilaren 13an”