Herri kirol erakustaldiak jendez bete du plaza
Julen Aranberri aizkolari zumarragarra eta Unai Etxeberria 'Osinalde' aizkolari ezkiotarra izan dira tartean. Bideoa eta argazkiak albistean.

Eguraldia lagun, Lazkaoko herriko plaza jendez bete da San Prudentzio jaien azken egunaz gozatzeko. Eguerdian, herri kirol erakustaldiari hasiera eman diote bertan. Harri jasotzen eta aizkoran aritu dira. Tartean izan dira bi goierritar, Julen Aranberri zumarragarra eta Unai Etxeberria ‘Osinalde’ ezkiotarra. Ikusi erakustaldiko argazkiak eta bideoa:

































