Karraztarroren bertso afarirako sarrerak salgai daude Ostatun
Maiatzaren 30erako antolatu dute ekitaldia udalaren laguntzarekin. Afarirako txartelak maiatzaren 15era arte daude salgai.

Zegamako Udalak eta Karraztarro Zegamako ehiza eta arrantzako elkarteak bertso afaria antolatu dute maiatzaren 30ean. Aratz Igartzabal, Jexux Mari Irazu eta Iban Urdangarian arituko dira bertsotan. Bertso afaria Ostatun izango da, 21:30etik aurrera.
Atzotik sarrerak salgai daude jada Ostatun, maiatzaren 15era bitartean. Prezioa 30 eurokoa izango da eta antolatzaileek aurreratu dutenez, aukera beganoa ere egongo da.