Patata tortilla lehiaketa Ihurreko jaietan
Bi eguneko festak ospatzen dabiltza auzotarrak. Gaur herri afaria dute, eta bukatzeko, DJ Mikeltxi.

Bi eguneko festak ospatzen dabiltza Olaberriko Ihurre auzoko auzotarrak. Atzo txupinazoa botata hasi ziren jaiak; meza, Deiadar txaranga, Kalderete lehiaketa, herri bazkaria, Bingo & Mus eta toka izan zituzten. Gaur, berriz, bigarren eta azken egunean, haurrentzako jolasak egon dira goizean, eta eguerdian patata tortilla lehiaketa.
19:00etan Un vasco de la hostia bakarrizketa egingo du Andoni Agirregomezkortak, eta 21:00etan herri afaria izango dute. Bukatzeko, DJ Mikeltxik alaituko du giroa.