Zegama eta Lazkao, Herriarteko Txapelketako lehen jardunaldian
Biak eskuz ariko dira. Zegamak Astigarragaren kontra galdu zuen atzo, eta Lazkaok Zestoaren aurkakoa izango du gaur.

Goierriko zazpi herrik jokatuko dute Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketa: Ataunek, Beasainek, Lazkaok, Zaldibiak eta Zegamak eskuz, Ordiziak larruzko paleta eta pala motzez, eta Zumarragak gomazko paletaz. Jada hasi da txapelketa, kanporaketekin. Zegama eta Lazkao daude lehen jardunaldi honetan.
Xabier Azurmendi Telleriak, Oier Errasti Arakamak, Iñaki Galdos Urbizuk, Amets Izagirre Ugartemendiak, Jurgi Landa Telleriak, Enaitz Landa Telleriak, Eneko Ormazabal Urdangarinek eta Egoi Telleria Ezamak osatzen dute Zegamako taldea.
Atzo jokatu zuen taldeak final hamaisereneko joanekoa, Astigarragaren kontra, Txomiñenen. Hirutik, bi galdu zituen Zegamak. Kadeteetan, Galarragak eta Ormazabalek 22-7 irabazi zieten Izagirreri eta Landari; jubeniletan, 3-4 egin zuten Isasti-Zabalak Errasti-Landaren aurka; eta nagusietan, Lizega eta Gurutzealde 22-13 nagusitu ziren Galdosen eta Telleriaren aurka. Hala, 2-1 galdu zuen orotara Zegamak.
Gaur Lazkaok jokatuko du, Zestoaren aurka, Zestoako Gurutzeagan.

Lazkaoko taldea.